BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA ETE Industrialetarako

ideien sorkuntza
berrikuntza sistematikoa
TRIZ
3D diseinu mekanikoa
kalkulu mekanikoa
kalkulu termikoa eta fluidodinamikoa
automatizazioa eta kontrola
dokumentazio teknikoa
fabrikazio gehigarria
prototipo funtzionalen fabrikazioa
amairerako produktua

“Munduan ez dago bere sasoia heldu zaion ideia bat baino gauza boteretsuagorik”

VICTOR HUGO

ZER EGITEN DUGU?

ADIGAI INNOVATION berrikuntza, ingeniaritza eta fabrikazio enpresa bat da. Bere helburua enpresa industrialek berrikuntza teknologikoa gauzatzeko duten gaitasunean aktiboki laguntzea da, ETEetara  enpresa handiek edo korporazioek ia bakarrik darabilten tresna eta zerbitzuak gerturatuz. Honela berrikuntza prozesua laburtzen da eta, beraz, “time to market” delakoa ere bai

NOLA EGITEN DUGU?

IDE+A (Idea, Development, Execution with ADIGAI) prozesua deitzen dugunaren bitartez, elkarrekin erlazionatutako hiru zerbitzu eskaintzen ditugu, nahiz eta independenteak diren, gure bezeroek (enpresa industrial txiki eta ertainak, batik bat) eskatzen duten berrikuntza teknologikoaren beharrei erantzuna emateko. IDE+A prozesuko fase bakoitza enpresak eskaintzen duen hiru zerbitzuetako batekin lotuta dago: Berrikuntza, Ingeniaritza eta Fabrikazioa.

IDEA

IDEA

Aholkularitza zerbitzua eta Berrikuntza Sistematikoan prestakuntza TRIZ teknologia erabiliz, industria sektorera bideratuta.

DEVELOPMENT

DEVELOPMENT

Ingeniaritzako zerbitzua. 3D diseinua; kalkulu mekanikoa, termikoa eta fluidodinamikoa FEMaren eta CFDaren bitartez; automatizazioa eta kontroladokumentazio teknikoa.

EXECUTION

EXECUTION

Hainbat teknologia eta material ezberdinetan oinarritutako fabrikazio gehigarridun zerbitzua. Prototipo funtzionalen eta amaierako produktuen fabrikazioa eta muntaketa.

(*) ADIGAI hitzak euskaraz “ideia”, “pentsamendu” edo “kontzeptu” adierazten du. Berrikuntza prozesuetan ideien sorkuntzak duen garrantzia dela eta, “adigai” hitzaren esanahia “innovation” (berrikuntza, ingelesez) berbarekin lotu dugu enpresa izendatzeko.

ZERGATIK EGITEN DUGU?

IDE+A deritzona berrikuntza prozesuaren alderdi teknikoena modu integralean betetzeko aukera ematen digu, bezeroari une oro laguntza emanez, emaitzekin konprometituz, eta balio gehien eta hobekien gehitu dezakegun faseetan gure arreta bideratuz, hau da:

 Produktu/zerbitzu edota prozesu industrialetarako ideien sorkuntza sistematikoa (Berrikuntza)

 Sortutako ideien garapen zehatz-mehatza, gure teknikarien laguntzaz (Ingeniaritza)

 Egikaritzea, prozesu bakoitzaren hasieran sortutako ideiek gauzatzen duten prototipo funtzionalen fabrikazioaren bidez (Fabrikazioa)

ADIGAI INNOVATIONek hiru ZERBITZUetako bakoitza AUTONOMIKOKI eskaintzen du

ADIGAI INNOVATIONengan konfiantza jarri duten enpresetako batzuk.

ADIGAI INNOVATION Berrikuntzaren Euskal Agentziaren (INNOBASQUE) bazkide da eta TRIZ Europar Elkartearen kidea (ETRIA)

“IDEIAtik FABRIKAZIOra ETE Industrialeen BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA bultzatuz”

ADIGAI INNOVATION, S.L.

Errekalde zumarkalea 27, 2. Solairua – Bulegoa 2
48009 – Bilbo (Bizkaia)

(+34) 946 061 717