FABRIKAZIOA

fabrikazio gehigarria
prototipo funtzionalen fabrikazioa
amaierako produktua

“Ez dut uste asmatzaile batentzat bere sorkuntza martxan ikustea baino emozio handiagoa dagoenik. Emozio honek jan, lo egin, lagunak, maitasuna eta guztia ahaztea eragiten du”

NIKOLA TESLA

ZER EGITEN DUGU?

IDE+A prozesuaren une nagusia bere genesian ideia baten bilaketa izan zena gauzatzerakoan gertatzen da. Orain arte ideia bat zena “exekutatu” eta praktikara eramateko unea heldu da, paperean zirriborro batzuk edo artxibo informatikoak.

IDE+A prozesuaren bitartez sortutako diseinuak zein gure bezeroek garatutako diseinuak errealitate bihurtzeko aukera eskaintzen dugu.

NOLA EGITEN DUGU?

Gure bezeroen zerbitzura egon nahi dugu. Horretarako kalitate estandar altuenekinkostuen optimizazioa eskainiz eta entrega-epe laburrekin hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditugu:

FABRIKAZIO GEHIGARRIA

Piezak, talde txikiak eta serie laburrak egiten ditugu hainbat materialetan FFF (Fused Filament Fabrication) teknologia erabiliz: ABS, PLA, PC, PET, ASA, HiPS, ULTEM, Nylon, karbono zuntza eta abar, eta SLA (Stereolithography) mota desberdinetako erretxina fotopolimerigarrietan.

Halaber, piezen, talde txikien eta serie laburren fabrikazioa kudeatzen dugu beste teknologia gehigarrietan: SLS (Selective Laser Sintering) edo DMLS (Direct Metal Laser Sintering).

PROTOTIPO FUNTZIONALEN FABRIKAZIOA ETA MUNTAIA

Talde elektromekanikoak, tresneriakmakinak, proba edo entseguetarako prototipo funtzionalak edo amaierako produktua izan daitezke. Fabrikazio prozesu osoa, integrazioa eta muntaketa kudeatzen dugu, dokumentazio teknikotik hasita martxan jarri arte.

ZERGATIK EGITEN DUGU?

ADIGAI INNOVATIONek bezeroei laguntza eskaini nahi die prozesu osoan zehar, fabrikazio ahalmenak gehituz, Thomas A. Edisonek bere Menlo Park laborategiari buruz mintzatzen zen bezala, guri ere honela deitzea gustatzen zaigu: “gure asmakizunen fabrika”.

Euskal Herrian gaude. Arrazoi honek gure jarduera ekosistema egoki batean garatzea ahalbidetzen du, izan ere gure fabrikazio eskaintza osatzen duten sinergiak bila ditzakegu.

Kilometro gutxiko erradio batean zerbitzu desberdinak eskaintzen dituzten enpresa laguntzaileak ditugu: galdaragintza, mekanizazioa, tratamendu termiko eta gainazalekoak, koadro elektrikoak eta abar.

ADIGAI INNOVATIONek hiru ZERBITZUetako bakoitza AUTONOMIKOKI eskaintzen du

“IDEIAtik FABRIKAZIOra ETE Industrialeen BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA bultzatuz”

ADIGAI INNOVATION, S.L.

Errekalde zumarkalea 27, 2. Solairua – Bulegoa 2
48009 – Bilbo (Bizkaia)

(+34) 946 061 717