INGENIARITZA

3D diseinu mekanikoa
kalkulu mekanikoa
kalkulu termikoa eta fluidodinamikoa
FEM
automatizazioa eta kontrola
dokumentazio teknikoa

“Zientziak diberti eta lilura gaitzake, baina mundua aldatzen duena ingeniaritza da”

ISAAC ASIMOV

ZER EGITEN DUGU?

“Ideia” berrikuntza teknologiko prozesuko enbrioia da, baina hura garatzea beharrezkoa da, “itxura eman” behar zaio modu batean edo bestean eragiten dioten murrizketak kontuan hartuz. Industria munduaren arazo espezifikoak konpontzeko ideiei buruz ari garenez, inplikatutako eremu teknikoetan konpetentzia zehatzak behar dira soluzioaren parte diren sistema eta osagaiak diseinatu, kalkulatu eta zehazteko.

NOLA EGITEN DUGU?

Ingeniaritza zerbitzuak hainbat eremu betetzen ditu aurkitutako soluziotik sortzen diren eskaerei erantzuna emateko. Aplikatu daitezkeen arauak kontuan hartuz, eta funtzionalitate, estetika eta ergonomia irizpideekin, 3D diseinuko eta FEM simulazioak erreminta ahaltsuak erabiltzen dira ondorengo lanak burutzea ahalbidetzen digu:

 3D DISEINU MEKANIKOA

Elementu, geometria eta material egokienak zeintzuk diren kontuan hartuz eta beti ondorengo kostuen optimizazioa ahalbidetuko duen fabrikazio prozesua zein izango den pentsatuz.

KALKULU MEKANIKOA

Kalkuluak eta analisia, tentsioen, dinamika edo bibrazioen egiten ditugu FEM simulazio softwarearen bidez, diseinuan zehaztutako operazio heinerako osagaiaren edo sistemaren egonkortasuna arriskuan jarri dezaketen akatsak egiaztatuz.

KALKULU TERMIKOA ETA FLUIDODINAMIKOA

Kalkulu mekanikoaren osagarri gisa, batzuetan modu akoplatuan, kalkulu termikoa eta fluidodinamikoa CFD simulazio softwarearekin erabiltzen ditugu.

AUTOMATIZAZIOA ETA KONTROLA

Maniobra eta kontrolerako armairu elektrikoen diseinua, zirkuitu elektronikoen diseinua, automaten programazioa, SCADA monitorizazio sistemak eta prozesu industrialetarako softwarearen garapenarentzako zerbitzu integrala eskaintzen dugu.

DOKUMENTAZIO TEKNIKOA

Xehetasun teknikoekin memoriak egiten ditugu, fabrikaziorako plano eta programak, edo bezeroaren sailek (teknikoa, kalitatea, I+G edo fabrikazioa) behar duten informazio guztia. Honela bezeroak askatasun osoa du IDE+A prozesuaren hurrengo fasearekin jarraitzeko, edo exekuzioa bere kontu burutzeko.

ZERGATIK EGITEN DUGU?

Gure bezeroei era integralean laguntzeko asmoz IDE+A prozesuaren barruan diziplina anitzeko ingeniaritza zerbitzua eskaintzen dugu. Bertan gure teknikariek aurkitutako soluzioa modu eraginkorrenean prozesuaren azken fasera gidatzeko lan egiten dute: exekuzioa.

ADIGAI INNOVATIONek hiru ZERBITZUetako bakoitza AUTONOMIKOKI eskaintzen du

“IDEIAtik FABRIKAZIOra ETE Industrialeen BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA bultzatuz”

ADIGAI INNOVATION, S.L.

Errekalde zumarkalea 27, 2. Solairua – Bulegoa 2
48009 – Bilbo (Bizkaia)

(+34) 946 061 717