TRIZ

ideien sorkuntza
berrikuntza sistematikoa
asmamena
teoria
metodologia
tresnak
Altshuller

“Beharra asmatzearen ama da, bai, egia da, baina bere aita sormena da eta ezagutza emagina”

JONATHAN SCHATTKE

SARRERA

Produktu, prozesu edo zerbitzu eta, ondorioz, merkaturatzeko denbora murriztearekin batera paradigmak eta inertzia mentala modu azkar eta eraginkor batean apurtzea ahalbidetzen duten metodologiak izatea ezinbestekoa  da.

Tresna metodologikoak al daude zentzu honetan?, erantzuna baiezkoa da.  Proba eta errore metodotik abiatuta, arrakasta-tasa oso apalekin, idei ekaitza izeneko ohiko metodoa igaro, Edward Bonoren alboko pentsamendua edo sinektika bezalako beste metodo hain ezagunetara heldu arte.

Senaren eta prozesuan murgilduta dauden taldeko kideen ezagutzaren menpe dauden hurbilketa hauek ezustekoak eta errepikaezinak diren emaitzak izateko joera dute. Eta okerrena da emaitza ugari bidean “galdu” daitezkeela, partaideen esperientziatik kanpo geratzen baitira.

Halaber, Berlineko harresia erori zenetik Mendebaldean zirrara sortu duen metodologia paregabe bat dago, arazo teknikoak konpontzeko asmamenean estandar metodologiko gisa kokatuz: TRIZ.

ZER DA TRIZ DELAKOA?

TRIZ logikan, datuetan eta ikerkuntzan (ez intuizioan) oinarrituta dagoen metodologia bat da arazo teknikoei konponbide bat emateko. Iraganeko ezagutzan eta milaka ingeniarien argitasunean oinarritzen da, honela proiektuko taldeek arazoak sormenarekin konpontzeko gaitasuna areagotuz. TRIZek errepikortasuna, iragartasuna eta fidagarritasuna ematen dio arazo teknikoen ebazpen prozesuari bere hurbilketa algoritmiko eta egituratuarekin. Hau da, “Berrikuntza Sistematikoa” delakoari ateak zabaltzen zaizkio.

TRIZek enpresetako teknikariei laguntzen die (diseinua, kalitatea, I+G, bulego teknikoa, fabrikazioa, eta abar) alor hauetan:

 Produktuak, prozesuak edo zerbitzuak teknikoki sinplifikatu, kostuetan, fidagarritasunean eta erdibizitzan irabaziak lortuz.

 Gatazkak eta kontraesan teknikoak konpondu bitarteko soluzio edo konpromiso gabe.

 Arazoa konpontzeko beharrezkoa den ezagutza zientifiko eta teknikora bideratu. Egoera askotan arazoaren zailtasuna da ondorioa teknikarien, enpresaren, sektorearen, edo baita, orokorrean, industriaren ezagutza alorretik kanpo dagoela.

 Hurrengo produktu, prozesu edo zerbitzuen belaunaldi berriak modu azkarrean asmatu. Lanabes paregabe bat da aurreikuspen teknologikorako. Hau da, edozein behar funtzional ematen denean TRIZek funtzioa beteko duten diseinu berriak zehatz-mehatz iragartzen ditu.

 Emaitza patentagarriak lortu, patenteen zorroan kalitate hobea lortzeko metodologia berari lagunduz.

HISTORIA LABURRA

Genrikh S. Altshuller

TRIZ, “Teoria Reshenia Izobretatelskih Zadatch” delakoaren akronimo errusiarra, “Asmamen Arazoak Ebazteko Teoria” (edo siglak ingelesez daudela eta ezezagunagoa den TIPS delakoa: “Theory of Inventive Problems Solving”), Genrikh S. Altshuller ingeniari, asmatzaile eta ikertzaile errusiarraren ekimenetik jaio zen. Haurra zenetik, Altshullerrek sorkuntza eta asmakuntzarako dohainak zituela erakutsi zuen: 14 urterekin bakarrik urpean igeri egiteko tresnaren asmakizunarengatik egiletza ziurtagiri bat jaso zuen (kontuan izan behar da antzina SESBk ez zituela patenteak ematen jabetza pribatua debekatuta zegoelako).

Altshullerrek beti azaldu zuen sorkuntza teknikoarekiko interesa; bere hitzetan: “Sorkuntzaren mekanikan nuen interesa gero eta gehiago areagotu zen, nola sortzen ziren asmakuntzak?, zer gertatzen da asmatzailearen buruan?…”. Hura sorkuntza garatzeaz gain, sistematizatu zitekeela baieztatzera eraman zuen. Bere asmakizunen eta beste batzuenen datu-base handi bat aztertzen hasi zen, hiru ondorio garrantzitsuetara helduz:

  1. Arazoak eta konponbideak industria eta zientzia guztietan errepikatzen dira. Arazo bakoitzaren kontraesanen sailkapenak arazo horren soluzio sortzaileak iragartzen ditu.
  2. Garapen teknikoko ereduak industria eta zientzia guztietan errepikatzen dira.
  3. Berrikuntzek garatzen ari diren eremutik kanpo efektu zientifikoak erabiltzen dituzte.

Altshuller TRIZ metodologia garatzen hasi zen Bakunen (Azerbaijan) Kaspiar ontzidiko (Sobietar Itsas Armada) “Asmakizunen Gainbegiratze” sailean lan egiten ari zen bitartean, Stalinen garaian. 1969. urterako bere kolaboratzaileen laguntzaz patenteen 200.000 laburpen inguru berrikusi zituen asmakuntza nola sor zitekeen jakiteko asmoz. Denboraren poderioz “40 Printzipio Irudimentsu”, Sistema Teknikoen Garapenari buruzko hainbat Lege, asmaketek konpondu beharreko Kontraesan Tekniko eta Fisiko kontzeptuak, sistema baten Idealtasun kontzeptua eta beste hainbat ikuspegi teoriko eta praktiko garatu zituzten. Arestian aipatutako guztia “TRIZ klasikoa” bezala ezagutzen denaren parte izatera heldu zen.

Altshullerren heriotzaren ondoren (1998), bere kolaboratzaileek ikerketetan sakontzen jarraitu dute, berrikusitako 3 milioi patente daudela kalkulatzen da, eta metodologiak dituen tresnen kopurua (30 baino gehiago) eta eraginkortasunak gora egin du, “TRIZ modernoa” delakoa sortzeko.

TRIZ metodologia erabiliz milaka patente lortu dira, eta mundu mailan nagusi diren BOEING, PROCTER & GAMBLE edo SAMSUNG bezalako enpresa handiek “berrikuntzako praktikarik onena” dela uste dute.

“TRIZ INTELen plataforma berritzailea da XXI. mendean”

Amir RoggelINTEL CORP.

KONTZEPTUAK ETA TRESNAK

TRIZ metodologiarako eta Berrikuntza Sistematikoarako sarrera txiki bezala ondoren kontzeptu batzuk eta oinarrizko tresnen deskribapenak azaltzen dira:

Idealtasuna

Asmamen soluzio baten neurri adimentsionala produzitzeko, mantentzeko eta soluzioa erabiltzeko konpentsazio faktoreen batuketa kualitatiboki zerotik oso gertu dagoela identifikatzen duena.

Honela “Idealtasun Gradua” erabiltzen da sistemak/prozesuak/soluzioak ematen duten funtzionaltasun erabilgarriaren balioaren arteko zatidura ezartzen duena produzitzeko, mantentzeko eta aipaturiko funtzionaltasuna erabiltzeko. Idealtasun Gradua analizatzen ari den sistema/prozesu/soluzio teknikoa funtzionaltasun erabilgarri berdina ematen duen beste sistema/prozesu/soluzio tekniko baino egokiagoa den ebaluatzeko erabiltzen da, batik bat.

Azken Emaitza Ideala

Material, baliabide energetiko edo lotutako kosturik gabe desiratutako emaitza eskaintzen duen soluzio bat. Fisikako legeetatik ondorioztatzen den bezala, horrelako soluzio batera ezin da heldu eta, beraz, Azken Emaitza Idealaren kontzeptua arazoaren ebazpenean zehar inertzia psikologikoko gradua murrizteko baliagarria da, Idealtasun ratio hoberena  duen soluzioa bilatzeko modura zuzentzen delarik.

Kontraesana

Eskatutako emaitza eskaintzeko kontrako bi baldintza bete behar diren egoeratik sortzen da. Kontraesana asmamen arazo bat ebazteko oztopo garrantzitsu bat dela esaten da, eta arazoaren modelo abstraktu bezala erabiltzen da TRIZ erreminta multzo batean.

TRIZen hiru kontraesan mota ezagutzen dira: 1) Administratiboak, 2) Teknikoak eta 3) Fisikoak

40 Asmamen Printzipio

Asmamen printzipioak kontraesan tekniko edo fisiko gisa errepresentatutako asmamen arazo bat ebazteko gida bat dira. 40 Asmamen Printzipioak asmaketak (patenteak bezala) deskribatzen dituzten hainbat dokumentuen ikerketa estentsibo zabal baten oinarrian atera eta formulatu ziren. Printzipio hauetako bakoitzak bere aplikazioaren arrakasta erakutsi zuen 80 asmaketetan.

Jarraian 40 asmamen printzipioak eta euren erabilerarako estrategia eta gomendio batzuk azaltzen dira:

  1. SEGMENTAZIOA
  • Objektu bat atal independenteetan zatitu
  • Objektu bat ebaki
  • Objektu baten segmentazio maila handitu
  1. ERAUZKETA
  • Objektu baten atal edo propietate “kaltegarri” bat erauzi (kendu edo banandu)
  • Beharrezkoa den atal edo propietatea bakarrik atera
  1. KALITATE LOKALA
  • Objektu edo kanpo ingurune (kanpo ekintza) baten egitura homogeneo batetik egitura heterogeneo batera trantsizioa
  • Objektuaren atalei funtzio ezberdinak eginarazi
  • Objektuaren atal bakoitza baldintza onenetan jarri funtzionamendurako
  1. ASIMETRIA
  • Objektu baten forma simetrikoa asimetriko batekin ordezkatu
  • Objektua asimetrikoa bada, simetria maila igo
  1. KONBINAZIOA
  • Objektu homogeneoak edo alboko eran operatzera zuzendutako objektuak espazioan konbinatu
  • Denboran operazio homogeneo eta ondokoak konbinatu
  1. UNIBERTSALTASUNA
  • Objektuak funtzio ugari egin ditzala, honela beste objektu batzuk erabiltzeko beharra kentzen da
  1. HABIARATZEA
  • Objektua hirugarren objektu bat duen beste baten barruan eduki
  • Beste objektu baten barrunbetik zehar igarotzen den objektu bat
  1. KONTRAPISUA
  • Objektu baten pisua orekatu altxaketa indarra duen beste batekin elkartuz
  • Objektu baten pisua indar aerodinamiko edo hidrodinamikoak ematen dituen bitarteko baten elkarrekintzaren bidez orekatu
  1. ALDEZ AURREKO KONTRAKO EKINTZA
  • Ekintza bat aurrera eraman behar bada, kontrako ekintza bat aldez aurretik gauzatzea kontuan hartu
  • Arazoak zehazten badu objektuak tentsio bat behar duela, kontratentsio bat aldez aurretik aurreikusi
  1. ALDEZ AURREKO EKINTZA
  • Beharrezkoa den ekintza guztiz, edo, behintzat, neurri batean aurretiaz burutu
  • Objektuak denbora galdu gabe martxan jartzeko modu jakin batean ordenatu
  1. MOTELTZE AURRERATUA
  • Objektu baten fidagarritasun baxu erlatiboa orekatu aldez aurretik hartutako kontraneurriekin
  1. EKIPOTENTZIALITATEA
  • Lan-baldintzak aldatu objektu bat igo edo jaitsi beharrik ez izateko
  1. ALDERANTZIKATZEA
  • Arazoaren espezifikazioek diktatutako ekintza baten ordez, kontrako ekintza bat abian jarri
  • Objektuaren edo kanpoko giroaren atal mugikor bat mugiezin utzi, eta alde mugiezina mugikor egin
  • Objektuari bira eman goiko zatia behean egon dadin
  1. ESFEROIDIZITATEA
  • Atal linealak edo gainazal lauak forma kurbadun, kubiko edo esferikoekin ordezkatu
  • Kiribilak, bolak, arrabolak erabili
  • Mugimendu lineal bat birakor batekin ordezkatu, indar zentrifugoa erabili
  1. DINAMISMOA
  • Objektu baten ezaugarriak, edo kanpoko giroa, operazio estazio bakoitzean ezin hobeto jarduteko automatikoki egokitzea eragin
  • Objektu bat posizio erlatiboa alda dezaketen elementuetan zatitu
  • Objektu bat mugiezina baldin bada, mugikorra edo trukagarria bihurtu
  1. EKINTZA PARTZIALA EDO GAINDITUA
  • Lortu nahi den efektuaren %100a lortzea zaila baldin bada, arazoa sinplifikatzeko zerbait gehiago edo gutxiago exekutatu
  1. DIMENTSIO BERRI BATERA MUGITU
  • Objektu bat marra baten gainean bi dimentsioetako mugimenduen bidez (plano batean zehar) mugitzeko arazoak kendu. Honen antzera, objektu bat plano batean mugitzeko arazoak desagertzen dira objektua alda badaiteke eremu tridimentsional bat izateko
  • Objektuen muntadura sinple baten ordez, geruza askoko bat erabili
  • Objektua okertu edo bere “jatorrizko posiziora” bira eman
  • Irudiak gertuko tokietan edo objektuaren aurrealdean proiektatu
  1. BIBRAZIO MEKANIKOA
  • Objektu bat oszilatzen jarri
  • Oszilazioa badago, bere maiztasuna areagotu, ultrasonikoa barne
  • Erresonantzia-maiztasuna erabili
  • Bibrazio mekanikoen ordez, piezobibragailuak erabili
  • Bibrazio ultrasonikoak eremu elektromagnetiko batekin batera erabili
  1. EKINTZA PERIODIKOA
  • Ekintza jarrai bat periodiko batekin edo bulkada batekin ordezkatu
  • Ekintza bat periodikoa baldin bada, bere maiztasuna aldatu
  • Bulkaden artean etenaldiak erabili beste ekintza batzuk gertatzeko asmoz
  1. EKINTZA ERABILGARRI BATEN JARRAITUTASUNA
  • Ekintza bat atsedenik gabe (sistemaren atal guztiek modu jarrai batean funtzionatu behar dute gehieneko gaitasunean)
  • Zereginik gabeko denborak eta bitarteko mugimenduak ezabatu
  1. ABIADURA HANDIA
  • Berez arriskua edo abiadura handian ondorio kaltegarriak duten operazioak exekutatu
  1. KALTE BAT ONURA BIHURTU
  • Ingurune bateko faktore edo efektu kaltegarriak erabili efektu positiboak lortzeko
  • Faktore kaltegarri bat ezabatu beste faktore arriskutsu bati gehituz
  • Ekintza arriskutsuen kopurua areagotu, harik eta hauek arriskutsuak ez diren arte
  1. ATZERAELIKADURA
  • Atzeraelikadura sartu
  • Dagoeneko atzeraelikadura baldin badago, bere eskala eta magnitudea igo edo bihurtu
  1. BITARTEKOA
  • Bitarteko objektu bat erabili transferitzeko edo ekintza bat burutzeko
  • Objektu bat erraz kendu daitekeen beste bati aldi baterako konektatu
  1. AUTOZERBITZUA
  • Objektuak bere zerbitzu propioa eta doikuntza-operazioak eta konponketa osagarriak eragin
  • Materialen hondakinak eta energia erabili
  1. KOPIA
  • Kopia sinple eta apur bat garestia erabili objektu konplexu, garesti, hauskor edo lan egiteko deserosoa den beste baten ordez
  • Elementu edo sistema bat kopia optiko edo irudi batez ordezkatu. Irudia eskalatu daiteke (txikitu edo handitu)
  • Kopia optiko ikusgaiak erabiltzen badira, kopia infragorri edo ultramoreengatik ordezkatu
  1. OBJEKTU MERKE ETA BIZITZA LABURREKOA GARESTI ETA IRAUNKOR BATEN ORDEZ
  • Objektu garesti bat merkeak diren objektuen bilduma batekin ordezkatu, beste propietate batzuk arriskuan jarriz (bizitza-luzera, adibidez)
  1. SISTEMA MEKANIKOEN ORDEZKAPENA
  • Sistema mekanikoa optiko, akustiko, magnetiko, elektromagnetiko, termiko eta abarrekin ordezkatu
  • Eremu elektromagnetikoa, elektrikoa edo magnetikoa erabili objektu batekin elkarrekintza eragiteko
  • Eremuak ordezkatu: egonkorrak mugikorrekin, finkoak periodikoekin, ausazkoetatik egituratuetara
  • Eremu bat partikula ferromagnetikoekin batera erabili
  1. GASEN ETA FLUIDOEN ERABILERA
  • Objektu baten alde sendoak gas edo likido batengatik ordezkatu: airea edo ura erabili bolumena igotzeko, kojineteak, diseinu hidroestatiko edo hidroerreaktiboak
  1. GERUZA MALGUAK EDO MINTZ MEHEAK
  • Ohiko eraikuntzak mintz malgu eta geruza meheekin
  • Objektu bat kanpo girotik isolatu geruza mehe eta mintz finekin
  1. MATERIAL POROTSUAK
  • Objektu porotsu bat egin edo elementu porotsu osagarriak erabili (txertaketak, estalkiak, etab.)
  • Objektu bat porotsua baldin bada jada, bere poroak substantzia batekin bete
  1. KOLORE ALDAKETA
  • Objektu baten kolorea edo bere inguruak aldatu
  • Objektu baten edo bere inguruen zeharrargitasun gradua aldatu
  • Koloredun gehigarriak erabili ikusteko zailak diren objektu edo prozesuak behatzeko
  • Dagoeneko gehigarriak erabiltzen badira, trazatzaile lumineszenteak erabili
  1. HOMOGENEOTASUNA
  • Objektuek elkarreraginarazi material bera edo antzekoa duen objektu primario batekin
  1. UKATZEA ETA ATALEN BIRSORKUNTZA
  • Objektu baten elementu bat baztertu edo egokitu bere funtzioa bete ondoren edo alfertzen denean (baztertu, disolbatu edo lurrundu)
  • Erabilitako objektu baten edozein zati erabat zaharberritu
  1. OBJEKTU BATEN EGOERA FISIKO ETA KIMIKOEN ERALDATZEA
  • Objektu baten egoera, dentsitatea, malgutasun maila, tenperatura, presioa, eta abar aldatu
  1. FASE TRANTSIZIOA
  • Substantzia baten fase aldaketan garatutako efektu bat abian jarri. Adibidez, bolumen aldaketan, askapenean edo beroa xurgatzean zehar
  1. HEDAPEN TERMIKOA
  • Hedapena edo material bateko gradiente termikoen uzkurdura erabili
  • Hedapen termikoko koefiziente desberdinak dituzten hainbat material erabili
  1. OXIDATZAILE GOGORRAK
  • Aire arrunta aberastutako airearekin ordezkatu
  • Aberastutako airea oxigenoarekin ordezkatu
  • Airea edo oxigenoa erradiazio ionizatzaileekin tratatu
  • Ionizatutako oxigenoa erabili
  1. INGURUMEN BIZIGABEA
  • Ingurumen arrunta bizigabe batekin ordezkatu
  1. MATERIAL KONPOSATUAK
  • Ordezka itzazu material homogeneoak material konposatuekin

Kontraesanen Matrizea

Kontraesan teknikoko tipo espezifiko bat ebazteko gehien erabiltzen diren asmamen printzipioei sarbide sistematiko bat eskaintzen du. Kontraesanen Matrizean kontraesanaren tipo espezifikoa aurredefinitutako ingeniaritza parametroen bidez hautatzen da. Bere jatorrizko bertsioan matrizeak sistemaren 39 ezaugarri erakusten ditu bikote kontraesankorretan, honela ezkerreko zutabean kontraesanaren alderdi positiboak agertzen dira, eta goiko ilaran aspektu negatiboak. Alderdi negatibo eta positibo baten arteko elkargunean kontraesana ebaztea ahalbidetzen duen printzipio asmatzaile kideen joko bat aurkitzen da. Bikote kontraesankor guztiek ez dute printzipio asmatzaile kideen joko bat.

Jatorrizko matrizea G. Altshullerrek garatu zuen (“Altshullerren Matrizea” izenez ezaguna)  eta gero beste TRIZ garatzaile batzuek eguneratu zuten. Jatorrizko matrizearen ondorengo berrikusketa eta aldaketak orokorrean “Kontraesanen  Matrize” bezala ezagunak dira.

Kontraesanen Matrizea

Substanzia-Eremu (Su-Field)

“Substantzia” osagaien artean interakzioa gauzatzen duen sistema tekniko minimo baten modelizazioa da hurrengo bi osagaiekin: substantzia (Su) eta eremua (Field). Substantziak molekulak, ura, gasa, harea, tresna bat, luma bat, auto bat, txakur bat, gurpilak eta abar izan daitezke; bestalde, eremuak magnetikoak, elektrikoak, mekanikoak, kimikoak, termikoak, nuklearrak, akustikoak eta abar izan daitezke.

Su-Field modelo txikiena bere osotasunean bi sustantziak irudikatzen dituzten nodo sinbolikoak dituen hiruki batez, eremuaz eta osagaien arteko elkarreragina irudikatzen duten nodoen arteko lerroen bidez adierazten da. Edozein sistema tekniko bakarrik edo Su-Fields sare bat bezala kontuan hartu daiteke. Su-Field delakoaren tipo berezi bat “Neurketako Su-Field” bezala ezagutzen da eta osagai bakar bat soilik izan dezake: “substantzia”.

Estandar asmatzailea

Arazoak ebazteko metodo bat da emandako Su-Field bat eta nahi den emaitza lortzeko arau bat proposatuz. Arauaren deskribapena bi zatiz osatuta dago: bere ezkerreko atalak hobetu beharreko Su-Field bat aurkezten du (arazo baten modelo generikoa) eta bere eskuineko atalak hobekuntza hori daukan Su-Field bat dauka (soluzio baten modelo generikoa).

Aurreko definiziotik abiatuta Estandar Asmatzaileen taldeak garatu dira euren alderdi klasikoan 76 izatera heldu dira, 5 motetan sailkatuak: sistemen sintesi eta deskonposizioa, sistemen eboluzioa, gainsistema eta mikromailetara trantsizioa, neurketa eta detekzio sistemak, eta laguntzaileak.

Efektuen katalogoa

Diziplina zientifiko jakin bateko efektuen datu-basea, bertan efektuak egituratu eta sailkatu egiten dira efektu zientifiko espezifikoen oinarritik lor daitezkeen funtzio tekniko generikoen arabera.

Katalogo bakoitzean funtzio tekniko generikoa eskain dezaketen efektuak talde desberdinekin lotzen dira. Efektu Zientifikoen hurrengo Katalogoak ezagutzen dira: 1) Efektu Fisikoen Katalogoa, 2) Efektu Kimikoen Katalogoa, 3) Efektu Geometrikoen Katalogoa, 4) Efektu Biologikoen Katalogoa.

Sistema Teknikoen Eboluzio Legeak

Jatorrizko terminoa eta oraindik erabilia dena G. Altshuller TRIZen sortzaileak sortua patroi generiko komunen kopuru bat aurkezteko, sistema tekniko guztien eboluzioa gidatzen duten joerak eta lerroak. Beranduago “Sistema Teknikoen Eboluzioaren Joerak” ordezkatu zuen terminoa, sistema teknikoen legeak sistema tekniko guztientzat baliagarriak diren jakiteko proba estatistiko zehatzik ez zegoelako, salbuespenik gabeko egoera jakin batzuen baldintzapean.

ARIZ

TRIZ (ARIZ, Asmamen Arazoak Ebazteko Algoritmoa akronimo errusiarra) delakoaren erreminta analitiko nagusia da. Prozedura logikoen sekuentzia batean oinarritzen da egoera bat edo gutxi edo gaizki definitutako hasierako arazo bat analizatu eta kontraesan tekniko desberdin batean eraldatzeko.

Kontraesan teknikoaren definizioa kontraesan fisiko baten formulaziora eramaten du eta honen eliminazioa banantze printzipioen laguntzaz burutzen da, eta analizatzen ari den sistemaren ahalik eta baliabide gehien erabiliz. ARIZen TRIZ delakoaren kontzeptu eta metodo funtsezkoenak erabiltzen dira, hala nola, sistema tekniko ideala (sistema ideala), kontraesan teknikoa, kontraesan fisikoa, Su-Fielden analisia, Estandar Asmatzaileak eta Sistema Teknikoen Eboluzioari buruzko Legeak.

Teknikak eragile psikologiko eta sistemikoen sail bat barne hartzen du bere prozedurak bermatzeko.

DOHAKO TAILERRA: “BERRIKUNTZA SISTEMATIKOra sarrera TRIZekin INGENIARITZArentzako eta TEKNOLOGIArentzako”

“IDEIAtik FABRIKAZIOra ETE Industrialeen BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA bultzatuz”

ADIGAI INNOVATION, S.L.

Errekalde zumarkalea 27, 2. Solairua – Bulegoa 2
48009 – Bilbo (Bizkaia)

(+34) 946 061 717