BERRIKUNTZA

ideien sorkuntza
sormen teknikoa
asmamena
berrikuntza sistematikoa
TRIZ

“Zure tresna bakarra mailu bat baldin bada, arazo bakoitza iltze bat balitz bezala tratatzeko joera duzu”

ABRAHAM MASLOW

ZER EGITEN DUGU?

Industria sektorean eta berrikuntzaren alorrean dugun urteetako eskarmentua dela eta, berrikuntza prozesuaren puntu garrantzitsuenetariko batean dagoen gabezi handi bat antzeman dugu industria enpresetan: ideien sorkuntza.

Sormen eta berrikuntzan aholkularitza eskaintzen duten enpresa ugari daude; hala ere, eskaintza hau, batik bat, marketing, sorkuntza artistiko eta negozio ereduetara bideratuta dago, baina ez alor teknikora.

ADIGAI INNOVATIONen aholkularitza eta Berrikuntza Sistematikoan formakuntza zerbitzuak eskaintzen ditugu ikuspuntu desberdin batetik: teknikariak gara eta gure proposamena industria enpresetako teknikariei helarazten diegu.

NOLA EGITEN DUGU?

Gure planteamendua bezero bakoitzaren premietatik abiatzen da, zerbitzuak bakoitzaren beharrizanetara egokituz:

AHOLKULARITZA

Bezeroaren laguntzaz gure adituek bere arazoa konponduko duten ideiak bilatzen lagunduko diote: produktuak, prozesuak eta zerbitzuak sinplifikatuz, fidagarritasuna eta erdibizitza irabaziz; hurrengo produktu, prozesu eta zerbitzuen belaunaldiak modu azkarrean asmatzen; eta guzti hau TRIZeko lanabes egokienak aplikatuz.

TRIZen PRESTAKUNTZA

Jendaurrean edo In-Company ere oinarrizko eta maila aurreratuko ikastaroak antolatzen dira, baita MATRIZek (The International TRIZ Association) ematen dituen Level 1 (Oinarrizkoa) eta Level 2 (Aurreratua) nazioarteko ziurtagiriak lortzeko beharrezkoak diren proba eta tramite guztiak.

ADIGAI INNOVATION Holandan egoitza duen ICG T&Cren bazkide kolaboratzailea da. Enpresa honek esperientzia zabala du aholkularitzan eta TRIZ formakuntzan.  

ZERGATIK EGITEN DUGU?

Aholkularitza eta formakuntza alorretan egiten dugun lanak gure bezeroei balio diferentzial bat eskaintzean jartzen du arreta, hainbat tresnetako metodologiaren bitartez teknologi berrikuntza prozesuaren premia ezberdinetara egokituz eta azken honen sistematizazioa ahalbidetuz. TRIZ delakoaz ari gara.

Bere ibilbidean zehar TRIZ sektore industrial guztietan konplexutasun ezberdineko arazo teknikoak asmatu eta  konpontzeko tresna erabilgarrien multzo batean bihurtu da.

TRIZ “Asmamen arazoak ebazteko Teoria” delakoaren akronimoa da. Teoria hau Genrikh S. Altshullerrek hasi eta finkatutako analisitik abiatu da eta bere jarraitzaileek mundu guztian zehar dauden 3 milioi patente baino gehiagoren ikerkuntzarekin jarraipena eman zaio.

Gainera, gaur egun TRIZen oinarrizko tresnez gain, “Berrikuntza Sistematikoa” izenez ezagutzen denari forma emateko konbinatzen diren beste metodo eta teknika batzuk garatu dira.

ADIGAI INNOVATIONen enpresa industrialei, bereziki ETE delakoei, dagoeneko arrakasta handiz Berrikuntza Sistematikoaren alorrean erabiltzen ari den metodologia gerturatu nahi diegu SAMSUNG, INTEL, BOING, GENERAL ELECTRIC, SIEMENS, FORD bezala berrikuntza alorrean puntako enpresak direnak eta tamaina ezberdineko beste asko bezalaxe, industria esparruaren hainbat sektoretan jarduten dutenak.

TRIZeko zenbakien artean:

60
Ikerkuntza Urteak
200
Argitaratutako Liburuak
1500000
Gainbegiratutako Asmamen Soluzioak
DOHAKO TAILERRA: “BERRIKUNTZA SISTEMATIKOra sarrera TRIZekin INGENIARITZArentzako eta TEKNOLOGIArentzako”

“IDEIAtik FABRIKAZIOra ETE Industrialeen BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA bultzatuz”

ADIGAI INNOVATION, S.L.

Errekalde zumarkalea 27, 2. Solairua – Bulegoa 2
48009 – Bilbo (Bizkaia)

(+34) 946 061 717